Mazarredo, Manuel
Manuel Mazarredo Bilbon jaio zen 1807an eta Madrilen hil 1857an. Lehen Gerra Karlistan esku hartu zuen karlisten aurka Aragoi, Nafarroa eta Huescan. Esparteroren armadako batzorde nagusiko buru izendatu zuten. 1844an gerra-ministro izendatua, bere ekimenez Ahumadako dukeak Guardia Zibila erakundea sortu zuen. Hainbat kargu politiko eta militar eduki ondoren Frantziara desterratu zuten (1854); itzuli eta berehala hil zen.
I: Harluxet