Martinez de Alaba, Diego
Diego Martinez Gasteizen jaio zen ~1446an eta hil 1533an. Gasteizko alkate izan zen eta aialatar eta kallejatarren arteko bando-gerrari amaiera eman zion (1476). Isabel I.ak Foruak zin egin zituenean eskribaua izan zen (1483). Granadaren konkistan parte hartu zuen (1490). Isabel I.a eta Fernando II.a Inkisizio Katolikoaren errege-erreginak diputatu nagusi izendatu zuten (1499). Nafarroako erresuma konkistatzen lagundu zien gaztelauei Lizarra hartuz (1512). Komuneroen matxinadan Gaztelako Karlos I.aren alde azaldu zen. Nafarroako erregeen kontrako gerran Hondarribiako setioan gaztelarren alde parte hartu zuen (1524).
I: Harluxet