<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Komuneroen matxinada
Komuneroen matxinada esaten zaio Gaztelako hiriek edo komunitateek Karlos I.aren aurka egindako altxamenduei (1520 - 1522). Atzerritarrek administrazio-postuetan lan egitearen aurka zegoen herria, eta hiri-oligarkiaren interesak kaltetzen zituen erregearen politika zentralistaren kontra borrokatu zen. Komuneroek zenbait garaipen lortu ondoren, Villalarren galdu zuten (1521). Komuneroen buru ziren Padilla, Bravo eta Maldonado hil egin zituzten.
Loturak: Diego Martinez; Loiolako Inazio;
Iturria: Elhuyar