Marko Ilintxeta, Amadeo
Amadeo Marko Nabaskozen jaio zen 1900an eta hil 1987an. Zuzenbide-, irakaskuntza- eta merkataritza-ikasketak egin zituen. Nafarroako diputatua izan zen (1931) baina dimititu egin zuen. Bigarren Errepublika garaian Foruen eta Hego Euskal Herriko lau probintzietarako autonomi estatutuaren alde azaldu zen. Espainiako Gerra Zibilean boluntario joan eta erreketeen kapitaina izan zen (1936). Gerra ondoren, berriz ere, Nafarroako diputatu izan zen (1940 - 1974) eta kargu politikoak izan zituen. Nafarroako foruen defentsa egin zuen beti. Nafarroako Diputazioko lehendakariorde (1971) eta lehendakari (1978-79) izan zen.
I: Harluxet