Maria Luisa Parmakoa
Maria Luisa Parman jaio zen 1751an eta Erroman hil zen 1819an. Espainiako erregina (1788 - 1808), Parmako duke Felipe I.aren alaba.
Bere lehengusuarekin, Karlos IV.a izango zen Asturiasko printzearekin, ezkondu zen (1765). Erregea haren eraginpean ibili zen, batez ere, Maria Luisaren maitale Godoy lehen ministro izendatu zuenean. Napoleonen kontrako Espainiako Indepentziaren gerra hasi zenean, bere familiarekin Baionara erbesteratu egin zen.
Iturria: Elhuyar