Maria I.a Estuardo
Maria Estuardo Linlithgow-en jaio zen 1542an eta Fotheringay-en hil zen 1587an. Eskoziako erregina (1542 - 1567), Jakobo V.aren eta Maria Lorenakoaren, Klaudio Lorrenakoaren alaba, alaba. Frantziako errege izango zen Frantzisko II.arekin ezkondu zen (1558). Alargundu zenean (1560) Eskoziara itzuli eta Erreformaren eta Ingalaterrako erregina Isabel I.aren aurka borrokatu behar izan zuen. Lord Darnley-rekin ezkondu zen (1565), baina honek erreginaren idazkaria, Rizzio, hil zuenean erreginak ez zuen babestu eta eskoziarrek Darnley hil egin zuten (1567). Hilabete gutxira, erregina Bothwell-ekin ezkondu zen, Darnley hil zutenetako batekin hain zuzen ere. Honek altxamendua piztu zuen Eskoziako nobleen artean; armadak ere zapuztuta, erreginak bere seme Jakoboren alde abdikatu behar izan zuen (1567). Ingalaterran gorde zen eta Isabelen aurkako zenbait konplotetan parte hartu zuen. Isabel erreginak preso hartu eta hiltzeko zigorra ezarri zion.
I: Harluxet