Leonor Trastamarakoa
Leonor Trastamarakoa 1350ean jaio zen eta Erriberrin hil 1415ean. Enrike II.a Gaztelakoaren alaba eta Nafarroako erregina ezkontidea, Karlos III.a Prestuaren emaztea. Ezkondu (1375) eta Iruņera joan zen, baina gaixotuta eta herriminak jota, senarrak hiru alabekin Gaztelara joateko baimena eman zion (1388). Senarrak Nafarroara itzultzeko behin baino gehiagotan eskatu bazion ere, Nafarroan gaizki tratatzen zuten aitzakian, denbora askoan ez zen itzuli; denbora horretan Gaztelako erresumako bizitza politikoan parte hartu zuen. Bere iloba Enrike III.a Gaztelakoaren kontra azaldu zen eta honek Nafarroara bidali zuen. Geroztik, errege-erreginen arteko harremanak sendotu ziren eta erregina koroatu zuten 1403an.
Loturak: >Getaria, Martin;
I: Harluxet