Getaria, Martin
Martin Getaria, Getarian jaioa (XV. m.). Frantziskotar sartu eta Parisen Teologian doktore egin zen. Karlos III.a Prestauaren emazte Leonor Trastamarak Erriberrin eginiko testamentuaren lekukoa izan zen (1414). Zisma Handiari amaiera eman zion kontziliora joandako nafar ordezkaritzaren partaide izan zen (1416). Karlos III.aren begiko eta konfiantzako pertsona izanik, erret familiako zenbait kideren bidaietako laguntzaile izan zen. Basileako kontzilioan ere parte hartu zuen (~1430).
Iturria: Harluxet