Ledesma Ramos, Ramiro

Ramiro Ledesma Alfaz-en, Zamora, jaio zen 1905ean eta Paracuellos del Jarama-n hil zuten 1936an. JONS fundatu zuen (1931). Falange Espainolarekin batu zen erakundea (1934), baina Ledesmak talde batekin utzi egin zuen batasuna. Herri Fronteak hauteskundeak irabaztean, espetxeratu egin zuten eta Espainiako Gerra Zibilaren hasieran fusilatu.

Iturria: Harluxet