Larrouyet, Jean-Raymond
Jean-Raymond Larrouyet Montpellier-en jaio zen 1902an. Jatorri zuberotarreko familia baten sortutako jurista frantsesa izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Parisera joandako euskal errefuxiatuei, aurrerago Euzko Jaurlaritzako ordezkaritza osatuko zutenei, laguntza eskaini zien. Euzko Jaurlaritzak antolatutako errefuxiatuentzako laguntza- eta propaganda-taldean parte hartu zuen. Frontean borrokatzen ari ziren futbolari eta abeslariak Parisera eraman zituen; horrela, Euskadiko futbol-selekzioa (1937-39) eta Eresoinka abesbatza moldatu zituen (1937). "Liga Internacional de Amigos de los Vascos" elkartearen sorrera bultzatu zuen (1937). Bigarren Mundu Gerran Euzko Jaurlaritzari errekisatu zizkioten ondasunak berreskuratzen saiatu zen gerra ostean.
I: Harluxet