Landeta, Eduardo
Eduardo Landeta Bilbon jaio zen 1862an eta hil 1957an. EAJ barnean posibilismoa aldarrikatu zuen (1905). CNVko kidea, errepublikarrekin harremanak burutzeko nazionalistek eratutako batzordeko kidea izan zen (1912). "Los errores del nacionalismo vasco" (1923) idatzi zuen. Eusko Ikaskuntzako batzorde iraunkorreko kidea izan zen (1918 - 1932) eta lehen mailako irakaskuntza eta elebitasuna izan zituen kezka nagusi, besteak beste, Bizkaiko baserritarrentzat auzo-eskolak antolatu zituen, ama-hizkuntza euskara zutenek berau baztertu gabe ikas zezaten.
Iturria: Harluxet