Landaburu Fernandez de Betoņo, Frantzisko
Frantzisko Landaburu Gasteizen jaio zen 1907an eta bertan hil 1963an. Madrilgo parlamentuan EAJren diputatu izan zen Arabatik (1933). Espainiako Gerra zibila piztu zenean, Euzkadi Buru Batzarreko kidea zen; Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. EAJren Parisko ordezkari eta Liga Internacional de Amigos de los Vascos elkartean Euzko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen.
Alemaniarrek Paris okupatu zutenean, Arroxelara desterratu eta erresistentzian parte hartu zuen. Euskadik Parisen zuen ordezkaria, Jose Antonio Agirreren kolaboratzailea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zen (1960). "La causa del pueblo vasco" (1956) eta "Jose Antonio Aguirre, forjador de la naciķn vasca" (1963) liburuak idatzi zituen.
Iturria: Harluxet