Karloman

Karloman, 751an jaio zen, ez dakigu non eta Samoussy-n hil 771an. Austrasiako erregea (768 - 771). Pepin Laburraren semea eta Karlomagno I.a Handiaren anaia.

Karlomanek Ekialdeko inperioa jarauntsi zuen eta Karlomagno anaiak mendebaldekoa. Bere anaiarekin batera frankoen errege izendatu zuten (768), baina harekin haserretu egin zen (769 -770). Karloman hil zenean (771) bere anaiak hartu zuen frankoen inperio osoa.

Iturria: Elhuyar