Pepin laburra (Pipinio III.a)
Pepin Laburra deitutakoa Jupille-n jaio zen 715ean eta Saint-Denis-en hil zen 768an. Frankoen errege karolinjioa (751 - 768), Karlos Martelen semea. Neustrasia, Borgonia eta Proventzako (714) duke izan zen eta bere anaia Karlomagnok agintea utzi zuenean (747), Austrasia jaso zuen.
Akitaniar, alaman, babariar eta saxoniarren aurka borrokatu zen. Septimia eta alamanak menderatu zituen (744 eta 746). Zakarias aita santuaren adostasunaz frankoen errege izendatu zuten (751). Txilderiko III.a agintetik bota zuen eta lonbardiarrak Esteban II.a aita santuari Ravennako axarkerria ematera behartu zituen (756). Etengabe eraso zuen Waifre buruzagia. Akitania beretu zuen eta hil zenean erresuma bere bi semeen artean, Karlomagno eta Karloman, banatu zen.
Iturria: Elhuyar