Joana Eroa
Joana Eroa Toledon jaio zen 1479an, eta Tordesillasen hil zen 1555an. Gaztelako erregina izan zen (1504 - 1555). Fernando II.a Aragoikoa eta Isabel I.a Gaztelakoaren alaba, Austriako artxiduke Felipe Ederrarekin (Brujas 1478 - Burgos 1506) ezkondu zen.
Joana burutik egina zegoela eta, Joana bera, bere aita Fernando eta bere senar Feliperen artean gobernatzea hitzartu zuten (1505). Felipe Ederrak Fernando baztertzea lortu zuen, baina, Felipe hil zenean (1506), Joanaren eroaldia areagotu egin zen, eta gobernatzeko ez gauza zela erabaki zuten. 1512an oste gaztelar-aragoiarrek Nafarroa Garaia eta Beherea inbaditu zuten Fernando II.aren agindutara. 1516an, Fernando hil zenean, Joanaren seme Karlos I.ak errege titulua hartu zuen amaren izenean.
Iturriak: argazkia: Elhuyar/ Juana la Loca, Vicente Arandaren filma.