Irujo, Pello Mari

Pello Mari Irujo Lizarran jaio zen 1910ean eta  Iruņean hil 1983an, Daniel Irujoren seme eta Manuel Irujoren anaia. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin zituen; 1930ean Eusko Abertzale Ekintzara pasatu zen. Frantziarako bidean zihoala atxilotu zuten frankistek itsasoan. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 1939an zigorra barkatu egin zioten. Kartzelan sei urte baino gehiago egin ondoren, 1946an atzerriratu eta Euzko Jaurlaritzako kultur ordezkaria izan zen Budapest eta Sofian. Argentinan arte-kritikari eta Eusko Abertzale Ekintzaren Tierra Vasca agerkariko zuzendaria izan zen (1960-75).

Iturria: Harluxet