Goossens Mazo, Pedro Frantzisko
Pedro Frantzisko Goossens Bilbon jaio zen 1702an eta bertan hil zen 1775ean. Finantzaria izan zen. Frantzian finkatu eta Luis XV.aren agintaldian finantza-ministroa izan zen; Frantzia eta Europako iparraldeko lurraldeen arteko merkataritza indartu zuen. Frantzian nazionalizatu zen, baina Bilbora itzuli eta Karlos III.ak Finantzetarako kontseiluko ministro eta altxorzain nagusi egin zuen (1766). Bizkaiko Batzar Nagusietako kontseilari eta Bizkaiko errepideetako plangintzaren bultzatzailea izan zen.
Iturria: Harluxet