Gibelalde, Bartolome
Bartolome Gibelalde Lizartzan jaio zen eta Bilbon hil 1852an. Napoleonen kontrako Espainiako Independentzia gerran borrokatu zen eta koronel egin zuten. Lehen Gerra Karlistan mariskal nagusi eta Gipuzkoako karlisten komandante jenerala izan zen; Bergara hartzen eta Getaria eta Donostia setiatzen parte hartu zuen. Bergarako hitzarmena sinatu zenean, ez zuen onartu eta atzerriratu egin zen.
Iturria: Harluxet