Fernando II.a Leongoa

Fernando II.a 1137an jaio zen eta Benavente-n hil 1188an. Leongo erregea (1157 - 1188). Gaztelako Alfontso VII.aren semea. Aitak semeen artean banatu zuen erresuma, Fernandori leon eta Antso III.ari Gaztela emanez. Antso goiz hil zen (1158), baina Fernandok ezin izan zuen inoiz Gaztela bereganatu. Musulmanei Toledo eta Segovia hartu zizkien (1162) eta Extremaduraren konkistari ekin zion.

Loturak: Urraka Lopez

Iturria: Harluxet