Fernando III.a Habsburg-ekoa
Fernando III.a Graz-en jaio zen 1608an eta Viena-n hil 1657an. Hungaria (1625) eta Bohemiako (1627) erregea eta enperadore erromatar-germaniarra (1637 - 1657), Fernando II.a Habsburg-ekoaren seme eta ondorengoa. Hogeita Hamar Urteko gerran aitaren protestanteen aurkako politikari jarraitu zitzaion, baina Westfaliako itunak sinatu behar izan zituen (1648).
Iturria: Harluxet