Etxabe Orobengoa, Joan Jose

Joan Jose Etxabe Arrasaten jaio zen 1938an eta Urruņan hil 1996an. EGIn sartu eta ondoren ETAren eraketan parte hartu zuen; 1960an atxilotu egin zuten. V. biltzarraren ondoren ETAko buruzagietako bat izan zen; Lapurdin jarri zen bizitzen eta fronte militarra antolatzeaz arduratu zen (1966). ETA utzi (1971) eta Franco hil ondoren, Gipuzkoara itzultzeko asmotan zebilenean, Donibane-Lohizunen Batallon Vasco Espaņolek egindako atentatu baten ondorioz bere emaztea, Agurtzane Arregi, hil eta bera larriki zauritua suertatu zen (1978).

Iturria: Harluxet