Enrike Gaztelakoa, infantea
Enrike, Gaztelako infantea, 1288an jaio zen eta hil 1299an. Pertsonaia historiko gaztelarra izan zen. Antso IV.aren eta Maria Molinaren semea. Haroko Maria Diaz I.a Bizkaiko X. andrea Gaztelako Joan infantearekin ezkondu (1287) eta Diego Lopez IV.a Bizkaiko jauna hil zenean, Gaztelako Antso IV.a erregeak bere seme Enrike izendatu zuen Bizkaiko X. jauna (1289 - 1295).
Iturria: Harluxet