Elorza Aizpuru, Julian

Julian Elortza Azpeitian jaio zen 1878an eta Donostian hil 1964an. Gipuzkoako diputatua (1911 - 1919) eta Gipuzkoako Diputazioko lehendakaria izan zen (1919-24, 1930). Karlista eta Alderdi Tradizionalistako kide zen, baina foruen eta autonomi estatutuaren aldeko sutsua izan zen. Iruņan egindako euskal udalen asanblearen alde eta Alderdi Tradizionalistaren jarreraren aurka azaldu zen (1931). Eusko Ikaskuntzako hasierako kide garrantzitsua izan zen (1918).

Iturria: Harluxet