Egaña Diaz de Carpio, Pedro

Pedro Egaña Gasteizen jaio zen 1803an eta Zestoan hil 1885ean. Ikasketa juridikoak egin eta politikari erabat emana, Alderdi Moderatuan kargu garrantzitsuak izan zituen. Granada eta Jaéngo gerra-entzule izendatu zuten (1834 - 1838). Ondoren, Burgosko Entzutegiko fiskala eta magistratua izan zen (1838). Espartero erregeorde izendatu zutenean, utzi egin zituen aurreko karguak (1840). "La España" aldizkariaren sortzailea eta "Correo Nacional-eko" erredaktorea izan zen urtetan. Maria Kristina erreginaren aholkularia izan zen. Justizi ministroa, barne-ministroa (1853) eta biziarteko senadorea izan zen (1864). Bergarako hitzarmenaz geroztik erresumako senadorea eta Arabako ermandadeko diputatua izan zen.

Iturria: Harluxet