<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ermandadeak
Erdi Aroan, agintari edo handikien bidegabekeriei eta bestelako arazoei aurre egiteko eratu ziren herriarteko konfederakuntzak edo kofradiak ziren Ermandadeak. Antzinatik zetorren erakundea izan arren, bereziki, XV - XVI. mendean ahaide nagusien arteko gerra gogortu zenean indartu eta legalki finkatu ziren, kontzejuek bultzaturik. Araban sortu ziren aurrena, eta bertan zazpi koadriletan eratutako 55 ermandade eratu ziren. Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin ere antolatu ziren ermandadeak.
Kantauri ekialdeko itsaso portuek XII. mendean sortu zuten ermandadean Hondarribia, Donostia, Getaria, Bermeo, Laredo, Kastro Urdiales (mende hasieran Nafarroako lurra zen) eta Santanderrek Adiskidetasun Hitzarmena sinatu zuten (1296). Ermandade horretan Gasteizek ere parte hartzen zuen. 1353an, berriz, gisa horretako hitzarmena sinatu zuten Baiona, Hondarribia, Donostia, Getaria, Mutriku Kastro Urdiales eta Laredok.
Loturak: >Andia, Domenjon Gionzalez; >Batzar Nagusiak; >Ordenantzen koadernoak;
Iturria: Elhuyar/ Lur