Durruti, Buenaventura

Buenaventura Durruti Leonen jaio zen 1896an eta Madrilen hil zuten 1936an. Sindikalista anarkista espainola izan zen. Bartzelonako "Los Solidarios" talde anarkistaren sortzaileetako bat izan zen (1922). 1923an atzerriratu eta 1931n Bigarren Errepublika ezartzean itzuli egin zen; gatazka sozial garrantzizko guztietan hartu zuen parte. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran boluntarioz osatutako milizia eratu zuen eta, Zaragoza askatzen saiatu ondoren, Madrilgo defentsa-lanetan ari zela hil egin zuten.

Iturria: Harluxet