Dubedat

Dubedat Lapurdiko itsas-lapur ospetsua izan zen, Baionan jaio eta XVIII. mendean bizi izan zena. "Citoyenne Française" guda-ontziaren kapitaina, itsasontzi ingeles batek harrapatu zuen ustekabean Kanariak eta Cabo Verde-ko uharteen artean (1793). Dubedat larriki zauritu eta hil egin zuten ekintza hartan. Rigal kapitain ordeak ontziaren zuzendaritza hartu eta ingelesak urrunarazi zituen. Horri esker, "Citoyenne Française" ontziak merkataritzan aritzeko eskubidea izan zuen, Konbentzio-Gerraren garaian ontzi guztiak guda-ontzi bihurtzeko agindua baldin bazuten ere.

Iturria: Lur/ Elhuyar