Domínguez Arévalo, Tomás

Tomas Domingez Madrilen jaio zen 1882an eta Alesbesen 1952an. Alesbesko alkate, Agoizko diputatu, Nafarroako senadore (1921 - 1923) eta Diputazioko lehendakariorde izan zen (1940). Espainiako Gerra Zibilean  (1936 - 1939) karlisten aldean egin zuen. Falange eta Comunión Tradicionalista Vasca batzeko prozesuan parte hartu zuen (1937) eta Francoren gobernuan justizi ministro izan zen (1938). Historia aztertu zuen eta artikuluak eta liburuak argitaratu zituen "Los Teobaldos de Navarra". "Ensayo de crítica histórica", 1909; "Carlos VII duque de Madrid", 1929, etab.). Bianako Printzea erakundearen sortzaileetako bat eta lehen lehendakaria izan zen; Espainiako Historiako Erret Akademiako kide (1944) ere izan zen.

Iturria: Harluxet