<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Potsdamgo konferentzia
1945eko uztaila 17 eta abuztuaren 2 arteko egunetan egindako bilerak, Churchill-ek (Attlee-k ordezkatu zuen uztailaren 28an), Truman-ek eta Stalin-ek Alemaniako Potsdamen; Jaltan (1945eko otsaila) harturiko erabakiak zehaztu ziren (Alemania lau banaketa militar egin ondoren okupazioa eta kontrola, Alemaniako ejertzitoaren desegitea, gerra-hiltzaileen aurkako epaiketak, Poloniako mugak) eta ultimatum bat igorri zitzaion Japoniari (uztailaren 26an). Postsdameko konferentzia arrakastatsua izan arren arren bertan hartutako akordio asko ez ziren bete, Europa mendebaldeko eta Sobietar Batasuneko ezadostasunak zirela medio. Desadostasun hariek Gerra Hotza deitutakoa ekarri zuen.
I: Harluxet / Ek.