<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Borgia, Zesar   

 

Zesar Borgia Erroman jaio zen ~1475ean eta Mendabian hil 1507an.Valentinoisko duke. Jatorri Valentzia-Italiar familiako kidea. Rodrigo Borja, gero Alexandro VI.a aita santua izango zenaren, eta Rosa Vanozzaren sasiko semea. Borgiako Lukreziaren anaia. 1499ko maiatzaren 10ean Nafarroako Joan III.a Albretekoaren Karlota arrebarekin ezkondu zen.

Hamasei urte zituela izendatu zuten Iruņeko gotzain, eta hogei bete zituenean Valentziako Artzapezpiku eta Kardinalea. Politiko trebe eta artezalea izan zen, baina zitala eta krudela. Makiavelok eredutzat hartu zuen "Printzea" liburuan. Bere anaia Joan, Andiako dukearen hilketa agintzea leporatu zioten, bere arreba Lukreziaren senarraren hilketan ere esku hartu omen zuen. Luis XII.a eta Juana Valoiskoaren ezkontza baliogabetzeko bula lortu omen zuen, ondorioz, Valentinoisko duke izendatu zuen. 1498an, Kardinal izateari utzi zion.

1499an, Luis XIIaren osteen laguntzaz, hartu zituen Romaņa osoa, Imola, Pesaro, Rimini, Faenza eta Urbino eta Kamerino dukerriak. Leonardo Da Vinci bera izan zuen laguntzaile. 1501ean, Frantziako loturak etenda, Florentziako lurrak hartu zituen, baina, 1503, Gonzalo Fernandez de Cordobak garaitu zituen oste frantziarrak eta Erroman aita saindu berria izendatu zuten, Julio II.a, Borgiarren eta Nafarroako erresumaren etsai ezaguna hain zuzen ere.

Zesar Borgia preso hartu zuten eta gaztelarren esku utzi zuten, 1504an Chinchillako gartzelan sartu zuten lehenengo eta Medina del Campon gero. 1506an, berriz, gartzelatik ihes egin eta Iruņera iritsi zen. Bere koinatu Joan III.a Albretekoak Nafarroako armaden kapitain eta kondestable izendatu zuen laster, Leringo III. kondea Luis Beaumont eta  gaztelarren aurka borrokatzeko.

Lerin eta Larraga (1507) hartu zien Beamoundarrei eta Bianako gaztelua setiatu egin zuen. Leringo III.kondearen aitak, Luis Beaumontekoak, ordea, setioa hautsi eta semea laguntzera sartu zen. Zesar Borgiak hori jakin zuenean gudari talde txiki batekin abiatu zen, baina, segada batean hil egin zuten. Joan Albretekoak Bianan ehortzea agindu zuen.

Iturria: Harluxet/ Enkarta / Noticias de Gipuzkoa

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)