Blanka Gaztelakoa
Blanka Gaztelakoa Palentzian jaio zen 1188an eta Parisen, Maubuisson, hil zen 1252an. Gaztelako Alfontso VIII.aren eta Ingalaterrako Leonorren alaba. Luis VIII.arekin ezkondu zutelako (1200) Frantziako erregina izan zen. Haiengandik Luis IX.a Santua jaio zen.
Senarra hil zenean (1226) Frantziako erregeorde izan zen (1226 - 1234), semea adin nagusitasuna izan bitartean eta hura Zazpigarren gurutzaldira joan zenean ere bai (1248 - 1252). Gregorio IX.a aita santuaren faborea izan zuen eta, Okzitaniako Tolosako konde Raimundo VII.a eta Foixko kondea menperatu zituen.
Iturria: Elhuyar/ Enciclopedia de Espaņa