Bilbao Egia, Esteban

Esteban Bilbao Bilbon jaio zen 1879an eta Durangon hil 1970ean. Militante karlista izan zen. Primo de Riveraren diktadura-aldian haren laguntzaile eta Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi izan zen (1926 - 1930). Bigarren Errepublikan Gorteetako diputatu izan zen. Francok justizi ministro egin zuen (1939). Kargua utzi eta Gorteetako lehendakari izendatu zuten (1943 - 1965).

Iturria: Harluxet