Bessarion, Joan
Joan Bessarion Trebizondan jaio zen 1402an g.gb. eta Ravenna-n hil 1473an. Erlijioso eta teologo bizantziarra Elizen batasunaren aldekoa zen. Eujenio IV.ak kardinal izendatu zuen (1439). Nizeako apezpiku zela, Italiara joan zen Ekialdeko enperadore Joan VIII.a Paleologorekin, Mendebaldekoei otomandarren kontrako gerran lagun ziezaieten eskatzera. Diplomatiko gisa, Alemania, Frantzia eta Italian egon zen; Ferrara eta Florentziako kontzilioetan parte hartu zuen eta Italiako errenazimentuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen.
Kalisto III.a aita santuak Iruņeko apezpiku egin zuen (1458); beaumondarrek izendapena onartu zuten, baina ez agramondarrek. Bessarionek Mikaelis bikario nagusiaren ardurapean utzi zuen bere elizbarrutia (1458-62). 1962an, erresuman bakea nagusi zedin karguari uko egin zion. Bere pentsamolde neoplatondarrari jarraituz, "In Calomniatoren Platonis" lan polemikoa idatzi zuen.
Iturria: Harluxet