Berastegi Mariaka, Prudentzio Maria

Prudentzio Maria Berastegi Zigoitian jaio zen 1747an eta Gasteizen hil 1826an. Probintziako erregidore nagusi eta ondoren diputatu nagusi hautatu zuten (1779). Konbentzio-Gerra hastean Arabako lurraldea babesteko ardura hartu zuen (1793). Gerra amaituta foruen alde egin zuen Karlos IV.aren gobernuaren erasoen aurrean.

Iturria: Harluxet