Baskaran Larreategi, Martzelino

Martzelino Baskaran Eibarren jaio zen 1871n eta hil 1952an. Eibarko PSOE alderdiko eta UGT sindikatuko bultzatzaileetakoa izan zen. Eibarko zinegotzia izan zen eta baita alkateordea ere (1919). "Alfa" kooperatibako administrazio-kontseilukoa eta Gipuzkoako metalurgi federazioko lehendakaria izateaz gain, bake-epaile eta Espainiako Gerra zibila piztu zenean parlamentarioa ere izan zen (1936).

Iturria: Harluxet