Bandres Mollet, Juan Maria
Joan Maria Bandres Donostian jaio zen 1932an. Franko eta Frankismoaren aurka borrokatu zen; euskal preso politikoen defentsan parte hartu zuen. 1968tik aurrera euskal erakunde abertzaleen abokatu izan zen; Burgosko prozesuan euskal preso politikoen defentsan parte hartu zuen (1970). Euskadiko Ezkerrako (EE) kide zelarik, senadore hautatu zuten Gipuzkoan (1977).
Eusko Kontseilu Nagusiko kontseilari (1978-79), Madrilgo Gorteetan EEko diputatu (1979) eta Eusko Legebiltzarreko kide izan da (1980). Euskadiko Ezkerreko lehendakari (1982) eta Europako Parlamentuko EEko diputatu izan da (1986, 1989). 1993an PSE-EE alderdiko kide bilakatu zen, baina 1994an alderdia utzi egin zuen.
Iturria: Harluxet