Foix, Andre (Asparros-eko jauna)
André Foix, Asparros-eko jauna, Frantziako gorteko noblea izan zen. Asparroseko jaun eta Guyena-ko gobernadore. Frantziako errege Frantzisko I.ak Nafarroaren birkonkistarako (1521) antolatu zuen osteen buru jarri zuen.
Katalina I.a Nafarroakoa eta Joan Albret III.a errege legitimoen alde Iruņea hartu eta Logroņo setiatu zuen. Baina atzeraka egin behar izan zuen Gebarako Pedro Velez-en eta Gaztelako osteen eraginez. Asparrosek ez zuen Iruņeraino eraman nahi izan bere gudarosteak eta gaztelarrei Noainen aurre egitea erabaki zuen. Noaingo batailan, 1521eko ekainaren 30ean, zauritu eta ikusmena galdu zuen burdin-maza baten kolpeak jasota. 1547an hil zen.