Arizmendi-Arrieta, Jose Maria
Jose Maria Arizmendi-Arrieta Markinan jaio zen 1915ean eta Arrasaten hil 1976an. XX. mendeko Industrializazio siderurgikoa amaitzear zegoela enpresa eredu berri bati eman zitzaion hasiera: kooperatibak. Apaiztu ondoren Arrasateko Lanbide Eskola sortu zuen (1943), Francoren diktaduraren garai latzenetan. Kooperatiben finantza-arazoez ohartuta eta ekonomialari trebea izaki, Lan Kide Aurrezkia sortu zuen (1959). Euskal kooperatiben sortzaile eta bultzatzaile nagusia izan zen. Berak sorturiko kooperatiba-taldea egungo euskal enpresa-multzo nagusienetakoa da.
Iturria: Harluxet