<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

kooperatiba

Bazkide bakoitzaren eskubide eta eginbeharrak berdinak diren eta irabaziak haien artean banatzen dituen enpresa-mota da kooperatiba. Agente ekonomiko eta sozialen kooperazioa defendatzen du eta praktikatzen du. Ekoizle eta kontsumitzaileek, kooperatibetan elkarturik, ekoizpen- eta banatze-bideak kontrolatzea da helburua, soldatapekoak eta irabazi pertsonalak baztertzeko asmoz ere. Euskal Herrian Jose Maria Arizmendi-Arrieta izan zen bultzatzaile nagusietako bat, eta egun ere hark hasitako mugimenduak du indar handia Gipuzkoako Arrasate aldean.

Loturak: >Kanblong, Ramuntxo:

Iturria: Harluxet