<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Industrializazioa Euskal Herrian

Europan industrializazioa (Ingalaterra 1750 - 1850) aurretik gertatu zen moduan, Euskal Herrian ere, industrian aldaketa nabarmenak izan ziren XX. mendean. Aldaketa horiek Bizkaian gertatu ziren batez ere, eta neurri txikiagoan Gipuzkoan eta Araban. Iparraldean eta Nafarroan nekazaritza zen nagusi. Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, beraiek baitziren lurjabeak.

Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutako kapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta ikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatza Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo cok-a ekarriz.

1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haien artean 1902an sortu zen "Altos hornos de Vizkaya" izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen. Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta. Aldi berean, Espainian sortu zen barne-merkatuak ere Hego Euskal Herriko industriaren bilakaera erraztu zuen. Espainiako Gerra zibilaren ondoren, Jose Maria Arizmendi aitzindari zela beste industria eredu berri bat sortu zen: kooperatibak

Iturria: Lur