Antso Larrosakoa
Antso Larrosakoa Larrosan, Huesca, jaio zen ez dakigu noiz eta Iruņean hil 1142an. Erlijioso nafarra izan zen. Nafarroa-Aragoiko Pedro I.aren garaian, Huescako kalonjea (1098) eta Alfontso I.a Borrokalariarenean, Iruņeko apezpikua izan zen (1112 - 1142). Apezpikua zela, Iruņeko katedral erromanikoa amaitu eta sagaratu egin zuen (1127) eta klaustroa amai zedin dirulaguntza lortu zuen. Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea erregetu zenean, errege-etxeko kontseilaria izan zen. Iruņeko elizbarrutirako pribilegio eta dohaintzak lortu zituen. Orreagako behin-behineko erromes-ospitalea eraiki zuen (1127); gero, Ibaņetara eraman zutena (1132).
Iturria: Harluxet