Ansaldo Bejarano, Juan Antonio

Joan Antonio Antsaldo Aretxabaletan jaio zen 1901ean eta Buenos Airesen hil 1958an. Espainiako aire-armadan sartu zen 1924an. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean armada utzi eta konspirazio-lanari ekin zion (1931). Sanjurjo jeneralaren altxamenduan parte hartu zuen (1932), Falangen sartu (1934) eta Espainiako Gerra Zibilean esku hartze garrantzitsua izan zuen frankisten aldean. Gerran hegazkin-pilotu izan zen; Sanjurjo jenerala Portugaldik atera behar zuen hegazkina gidatu zuen, baina aireratu bezain laster istripua izan eta jenerala hil egin zen. Gerra ondoren Parisko enbaxadako agregatu militar izan zen (1941).

Iturria: Harluxet