Sanjurjo, Jose

Jose Sanjurjo Iruņan jaio zen 1872an eta Lisboan hil 1936an. Primo de Rivera altxatu zenean (1923), Zaragozako gobernadore militarra zen. Bigarren Errepublika aldarrikatutakoan (1931 - IV - 14) Guardia Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten, baina, Errepublikako gobernuaren norabidea ez zuen onartu eta kontra altxatu zen Sevillan (1932). Altxamenduak porrot egin zuen eta atxilotu egin zuten; heriotza-zigorra ezarri zioten, baina zigorra konmutatu eta lehenik betirako kartzela-zigorra ezarri eta gero atzerriratu egin zuten. Portugaldik gobernuaren kontrako beste eraso bat prestatu zuen eta 1936ko altxamenduaren buruetako bat izan zen. Altxamenduaren gidaritza hartzera Iruņera zihoala, Juan Antonio Ansaldok gidatzen zuen hegazkinak istripua izan eta hil zen.

Iturria: Harluxet