Madoz, Pascual
Paskual Madoz Iruñean jaio zen 1805ean eta Genoan hil 1870an. Kulturari (El Catalán aldizkariko zuzendaria) eta gero politikari ekin zion: Bartzelonako alkatea, Lleidako diputatua (1836), Bartzelonako gobernadore zibila (1854), Kongresuko lehendakaria (1854) eta Esparteroren gobernuan hazienda-ministroa (1855) izan zen. Progresista izan arren, protekzionismoaren aldekoa zen eta 1868ko iraultzaren aurreko urteetan progresistek politikan atzera egiteko hartutako erabakiarekin ez zegoen ados alderdiarekin. Madrilgo gobernadorea izan zen (1868) eta Kongresuak Amadeo Saboiakoa errege izendatu zuenean Madoz Italiara joan zen erregearen bila, baina bidean hil zen. Historia eta geografiari buruzko 16 liburukiko bilduma argitaratu zuen: "Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España" (1848 - 1850).
I: Harluxet