Alcalá Zamora, Niceto

Niceto Alcalá Priego-n jaio zen 1877an, eta Buenos Aires-en hil 1949an. Bigarren Errepublikako lehendakaria (1931 - 1936).

Gaztetandik Alderdi Liberal Monarkikoan militantea izan zen. 1917an Sustapenerako ministroa eta 1922an Gerrako ministroa izendatu zuten, Alfontso XIII.aren erreinaldian izan zen. 1930ean Espainiako Bigarren errepublikaren alde azaldu zen eta 1931ko hauteskundeen ondoren presidente izendatu zuten. Francoren altxamendu militarrak Argentinara erbesteratu zuen.

Iturria: Elhuyar/ Lur entziklopedia