Haro
Haro-ren lehen aipamenak erromatarrak Euskal Herrira etorritako garaikoak dira: Castrum Bilibium aipatzen baitute, ziur gaur egun Haroko maskorren ingurua ezagutzen den parajean, Ebro ibaiaren bi aldetan. Berriki egindako indusketa batean X. mendeko eliza bat aurkitu dute, eta haren azpian, erromatarren garaiko eraikuntza baten aztarnak. Haro, latinez "Farum", Errioxa-Nafarroako erresumari lotua egon zen XII. mendearen bukaera arte. 913an (?) Antso I. Gartzes-k eskuratu zuen eta Garcia III.a Santxez Naiarakoak ezkontzean emazteari eman zion dotean "Bilibio cum Faro et cim sua pertinentia", eta hortik, behar bada, Faro = Haro etimologia. Baina, Hiri-Gutuna Gaztelako Alfontso VIII.ak eman zion, 1183an, Enrike Plantagenet-ek emandako laudoaren ondoren (1177).
XIV. mendean ardogintzan ezaguna dira jada paraje hauek eta XVIII. mendean sortu zen ardogileen Elkartea. Baina XIX. mende bukaeran izango da ardogintzak berebiziko garrantzia hartzen duen unea. Bilbo aldeko kapitalari esker eta Frantzian garai horretan mahastien gaitza bortitza jotzen zuen filoxerari esker hazi egin zen Haroko ardo produkzioa. Tren geltokia 1863an eraiki zen, hiriko gasa-bidezko argiketa elektrikoa bihurtzen da 1891an eta Enologi estazioa 1892an eraikitzen da.
Nahiz eta XX. mende hasieran Hemen gertatu filoxera gaitza, Haro inguruak, Errioxa eta Errioxar arabarra bezala garapen ekonomiko izugarria izan dute.
Iturria: Lur/ eta beste