Deba – Itziar
Deba, Gipuzkoako kostaldeko herri bat da. Ekain izeneko haitzuloa dago bertan. 1294.eko ekainaren 24an Antso IV.ak "Hiri-Gutuna" eman zien Monrealeko biztanleei, eta haiek, arrantza praktikatzeko kostaldera gehiago hurbiltzeko beharra ikusiz, Debako herria fundatu zuten formalki. "Hiri-Gutuna" 1343. urtean eman zieten Alfontso XI.ak eta Gasteizko foruak "Monreal de Deba" izenarekin.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handiena, nahiz eta bestelako arrantza baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri, bertatik burdin tresnak atereaz; lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako kaira zekarten artile eta beste zenbait espezieren komertzioa onuragarria izan zen herrirako. Beste batzuentzat, berriz, gaur arte mantendu diren nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren bizibide, nahiz eta orduko labore batzuk mantendu izan ez diren: ohiko txakolina ateratzeko mahatsa adibidez.
Orduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa galtzen joan zen. Lehenengo mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera joan zen. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, jarduera berri bat sortu zen: turismoa.
Deba eta inguruak eta Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu da eta kanpoko bisitarien eraginez hotel industria handitu da.
Iturria: Debako web orria.