<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ekaingo haitzuloa
Deban, Gipuzkoa, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oinean eta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R. Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m-ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Nahiz eta pintura eta grabatuetan kolore beltza izan nagusia, gorria ere erabili zuten; gainera, zenbait animaliatan irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude, Madeleine eta Azil aldietakoak, eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 - 12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago. Iturria: Elhuyar/ eta beste |
Loturak: Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;