Urrestarazu, Antonio Karmelo (Umandi)
Antonio Karmelo Urrestarazu Araian jaio zen 1902an eta Gasteizen hil 1993an. Euskal idazle arabarra, Espainiako Gerra Zibilaren garaian Euzko Jaurlaritzako partaide izan zen eta 1953an Parisera eta gero Baionara erbesteratu zen. Parisko Euskal Kulturaren Alde elkarteko idazkaria izan zen. Paris, Mexiko, Baiona eta Caracasen euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Euskara ikasteko gramatika-liburuak idatzi zituen, batik bat: Bizkaierazko aditz-erak (1955), "Gramática Vasca" (1955), "Gramática Vasca II" etab. Gainera, "Gentza Bearrean" eleberria ere idatzi zuen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1961ean, baina uko egin zion.