Tartas, Joan

Joan Tartas Sohütan jaio zen 1611n g.gb. eta ez dakigu noiz hil zen. Euskal idazle zuberotarra izan zen. Nekazari aberatsen semea zen. Arüe eta Atharratzeko erretorea izan zen. Ortesen argitaratutako "Onsa hilceco bidia" (1666) du obra nagusia. Katolikoek ondo hiltzeko egin behar dituzten prestaketen laburpena da. euscal herria hitza erabili zuen euskaldunen lurraldeak izendatzeko. Euskalkiari buruz, egileak berak aitortzen du Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskalkietatik edan zuela, baina oinarri nagusia Ekialdeko behe-nafarreraren aldaera den Amikuzeko azpieuskalkia da, eta latinezko hitz ugari ditu tartekaturik. 1672an "Arima penitentaren occupatione devotaq" argitaratu zuen.

Iturria: Harluxet/ Euskaltzaindia